Saltatu eta joan eduki nagusira

Lorezain egun batez.

 Azken asteetan ikasgelan landare eta xomorro artean murgildu gara. Ikas egoerari amaiera polit bat emateko asmoz, eskolatik tipi tapa Endaneara joan ginen ostiralean.

Azken asteetan ikasgelan landare eta xomorro artean murgildu gara. Ikas egoerari amaiera polit bat emateko asmoz, eskolatik tipi tapa Endaneara joan ginen ostiralean.
Bertan, mota askotako landareak ikusteko aukera izan genuen. Kaktusak, arantza eta arantza gabekoak, belar usaintsuak, baratzan landatzeko tomate, piper, marrubi eta baita eguzkilore ederrak ere. Hala ere, gehien gustatu zitzaiguna, landare haragijalea izan zen!


Azalpen guztiak adi entzun ondoren, letxugak nola landatu ikasi genuen. Badugu ureztatzen nahiko lan, letxuga eder bat bihur dadin!


Azkenik, bakoitzak eraman genuen txanponarekin gehien gustatu zitzaigun landarea erosteko aukera izan genuen. Kanpoko parkean jolasteko aukera ere izan genuen, zein pozik itzuli ginen eskolara!






Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

🏴‍☠️ LH 1. mailakoak Pasaiara: Piraten abentura hasi da!

Gaur goizean, gure LH 1. mailako ikasleak ilusioz kargatuta irten dira Aterpera, Pasaiako Piraten Etxera! Gaur eta bihar (martxoak 26 eta 27), itsasoko istorioak, altxorrak eta lagunarteko une ahaztezinak bizitzeko aukera izango dute. Badakigu etxean gogoz zaudetela hauen berri izateko, beraz, egunean zehar ateratzen ditugun argazkiak karpeta honetan partekatuko ditugu: 📸 Ikusi argazkiak hemen Oharra: Karpeta eguneratzen joango gara aukera dugun neurrian. Goza dezatela abenturaz!

BASO ESKOLA URRIAK 1

  Baso eskolako lehen abentura 🌿✨ Bueltan gara! Ikasturte berri honetan, 1. mailako ikasle eta irakasleok lehen aldiz baso eskolara abiatu gara,eguraldi bikainak lagunduta. Gaia sagarrak izan dira. Bidean sagarrondo ederrak bilatu ditugu,,  baserrietan sagarra nola biltzen den ikasi dugu, eta sagardoa egiteko sekretu txiki batzuk ere deskubritu ditugu 🍏. Gainera basoan kizkia erabiltzeko aukera  izan dugu! Naturarekin bat eginda, elkar ezagutzeko, ikasteko eta gozatzeko aukera bikaina izan da. 💚 🎥 Jarraian ikusgai duzue bideoa

BASO ESKOLA URRIAK 22

  Udazkeneko fruituak ezagutzen 🍂🌰 Kaixo familiak! Udazkena kolorez beteta dator! Aste honetan 1. mailako ikasle eta irakasleok basora joan gara udazkeneko fruituak ezagutzera. Hostoen artean ibili gara, eta i gaztainak biltzen aritu gara. Txikiak eta handiak, leunak eta pikortsuak, denak izan dira guretzat erabilgarriak!  Bildutako gaztainekin eskulan polit bat prestatu dugu.  🎥 Jarraian ikusgai duzue bideoa.