Saltatu eta joan eduki nagusira

ALTZO 2026


Gorputzaren proiektuarekin batera , Altzoko Handiaren historia ezagutzen aritu gara gelan. Oso bitxia iruditu zaigu jakitea nolakoa izan zen eta zergatik den hain ezaguna gaur egun ere Migel Joakin Eleizegi.

Ikasitakoa gertutik ezagutzeko, Altzora irteera egin dugu. Herria ezagutu dugu eta Altzoko Handiaren hezurrak lurperatuta dauden hilerria ikusteko aukera ere izan dugu. Gainera, bere omenez egindako harrizko estatuak ikustea izugarria izan da… benetan erraldoia izan zen!

Oso egun polita pasa dugu, eta eguraldia lagun izanik, ibilardia primerakoa izan da!

📹📹📹 Hemen duzue gure irteeraren bideoa.

Eskerrik asko, Altzo! Eta eskerrik asko, Altzoko Handia!

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

BASO ESKOLA URRIAK 1

  Baso eskolako lehen abentura 🌿✨ Bueltan gara! Ikasturte berri honetan, 1. mailako ikasle eta irakasleok lehen aldiz baso eskolara abiatu gara,eguraldi bikainak lagunduta. Gaia sagarrak izan dira. Bidean sagarrondo ederrak bilatu ditugu,,  baserrietan sagarra nola biltzen den ikasi dugu, eta sagardoa egiteko sekretu txiki batzuk ere deskubritu ditugu 🍏. Gainera basoan kizkia erabiltzeko aukera  izan dugu! Naturarekin bat eginda, elkar ezagutzeko, ikasteko eta gozatzeko aukera bikaina izan da. 💚 🎥 Jarraian ikusgai duzue bideoa

BASO ESKOLA URRIAK 22

  Udazkeneko fruituak ezagutzen 🍂🌰 Kaixo familiak! Udazkena kolorez beteta dator! Aste honetan 1. mailako ikasle eta irakasleok basora joan gara udazkeneko fruituak ezagutzera. Hostoen artean ibili gara, eta i gaztainak biltzen aritu gara. Txikiak eta handiak, leunak eta pikortsuak, denak izan dira guretzat erabilgarriak!  Bildutako gaztainekin eskulan polit bat prestatu dugu.  🎥 Jarraian ikusgai duzue bideoa.