Baso eskolako lehen abentura 🌿✨
Bueltan gara! Ikasturte berri honetan, 1. mailako ikasle eta irakasleok lehen aldiz baso eskolara abiatu gara,eguraldi bikainak lagunduta.
Gaia sagarrak izan dira. Bidean sagarrondo ederrak bilatu ditugu,, baserrietan sagarra nola biltzen den ikasi dugu, eta sagardoa egiteko sekretu txiki batzuk ere deskubritu ditugu 🍏. Gainera basoan kizkia erabiltzeko aukera izan dugu!
Naturarekin bat eginda, elkar ezagutzeko, ikasteko eta gozatzeko aukera bikaina izan da. 💚
🎥 Jarraian ikusgai duzue bideoa
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina