Gaur goizean, gure LH 1. mailako ikasleak ilusioz kargatuta irten dira Aterpera, Pasaiako Piraten Etxera! Gaur eta bihar (martxoak 26 eta 27), itsasoko istorioak, altxorrak eta lagunarteko une ahaztezinak bizitzeko aukera izango dute.
Badakigu etxean gogoz zaudetela hauen berri izateko, beraz, egunean zehar ateratzen ditugun argazkiak karpeta honetan partekatuko ditugu:
Oharra: Karpeta eguneratzen joango gara aukera dugun neurrian. Goza dezatela abenturaz!

Iruzkinak
Argitaratu iruzkina