Azken asteetan ikasgelan landare eta xomorro artean murgildu gara. Ikas egoerari amaiera polit bat emateko asmoz, eskolatik tipi tapa Endaneara joan ginen ostiralean. Azken asteetan ikasgelan landare eta xomorro artean murgildu gara. Ikas egoerari amaiera polit bat emateko asmoz, eskolatik tipi tapa Endaneara joan ginen ostiralean. Bertan, mota askotako landareak ikusteko aukera izan genuen. Kaktusak, arantza eta arantza gabekoak, belar usaintsuak, baratzan landatzeko tomate, piper, marrubi eta baita eguzkilore ederrak ere. Hala ere, gehien gustatu zitzaiguna, landare haragijalea izan zen! Azalpen guztiak adi entzun ondoren, letxugak nola landatu ikasi genuen. Badugu ureztatzen nahiko lan, letxuga eder bat bihur dadin! Azkenik, bakoitzak eraman genuen txanponarekin gehien gustatu zitzaigun landarea erosteko aukera izan genuen. Kanpoko parkean jolasteko aukera ere izan genuen, zein pozik itzuli ginen eskolara!