Saltatu eta joan eduki nagusira

BASO ESKOLA OTSAILAK 22

 


Otsailaren 22an Baso Eskolara joan ginen. Negua bukatzear dago eta badirudi pixkanaka-pixkanaka lurra esnatzen hasia dela.

Bertan egondako azken egunean Santa Agedako koplak abestu genituen, makilekin lurra kolpatuz, lurrari esnatzeko eskatzeko. Eta badirudi gure eskaerak entzun dituela!

Oraingoan, basoan hastear den udaberriaren lehen seinaleak ikusten hasi gara: kolore berriak, mugimendua eta naturaren esnatzea. Giro horretan, basoak ematen dizkigun materialak erabiliz  gorputz desberdinak sortzen aritu gara.

Sormen handiz eta naturarekin jolasean, azkar batean pasa zaigu goiza!

📹📹📹 Ikusi bideoa hemen

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

BASO ESKOLA URRIAK 1

  Baso eskolako lehen abentura 🌿✨ Bueltan gara! Ikasturte berri honetan, 1. mailako ikasle eta irakasleok lehen aldiz baso eskolara abiatu gara,eguraldi bikainak lagunduta. Gaia sagarrak izan dira. Bidean sagarrondo ederrak bilatu ditugu,,  baserrietan sagarra nola biltzen den ikasi dugu, eta sagardoa egiteko sekretu txiki batzuk ere deskubritu ditugu 🍏. Gainera basoan kizkia erabiltzeko aukera  izan dugu! Naturarekin bat eginda, elkar ezagutzeko, ikasteko eta gozatzeko aukera bikaina izan da. 💚 🎥 Jarraian ikusgai duzue bideoa

BASO ESKOLA URRIAK 22

  Udazkeneko fruituak ezagutzen 🍂🌰 Kaixo familiak! Udazkena kolorez beteta dator! Aste honetan 1. mailako ikasle eta irakasleok basora joan gara udazkeneko fruituak ezagutzera. Hostoen artean ibili gara, eta i gaztainak biltzen aritu gara. Txikiak eta handiak, leunak eta pikortsuak, denak izan dira guretzat erabilgarriak!  Bildutako gaztainekin eskulan polit bat prestatu dugu.  🎥 Jarraian ikusgai duzue bideoa.