Saltatu eta joan eduki nagusira

BASO ESKOLA AZAROAK 5

 Meatzeen eta meatzarien arrastoetan ⛏️⛰️

Beste behin, baso eskolako motxilak hartu eta abenturan murgildu gara! Aste honetan, gaia meatzeak eta meatzariak izan dira.

Aiako Harrien parean egin dugu geldialdia, bertako mendiek gordetzen dituzten istorio eta sekretuak ezagutzeko. Garai bateko meatzarien bizimodua nolakoa zen ikasi dugu: nola lan egiten zuten, zer tresna erabiltzen zituzten eta zer nolako ausardia zuten!

Haize biziak basoan barneratzea eragotzi digu, baina auzoko parkean geldialdia egin eta bertan jolasean jarraitu dugu. 

🎥 Ikusgai duzue bideoa

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

🏴‍☠️ LH 1. mailakoak Pasaiara: Piraten abentura hasi da!

Gaur goizean, gure LH 1. mailako ikasleak ilusioz kargatuta irten dira Aterpera, Pasaiako Piraten Etxera! Gaur eta bihar (martxoak 26 eta 27), itsasoko istorioak, altxorrak eta lagunarteko une ahaztezinak bizitzeko aukera izango dute. Badakigu etxean gogoz zaudetela hauen berri izateko, beraz, egunean zehar ateratzen ditugun argazkiak karpeta honetan partekatuko ditugu: 📸 Ikusi argazkiak hemen Oharra: Karpeta eguneratzen joango gara aukera dugun neurrian. Goza dezatela abenturaz!

BASO ESKOLA URRIAK 1

  Baso eskolako lehen abentura 🌿✨ Bueltan gara! Ikasturte berri honetan, 1. mailako ikasle eta irakasleok lehen aldiz baso eskolara abiatu gara,eguraldi bikainak lagunduta. Gaia sagarrak izan dira. Bidean sagarrondo ederrak bilatu ditugu,,  baserrietan sagarra nola biltzen den ikasi dugu, eta sagardoa egiteko sekretu txiki batzuk ere deskubritu ditugu 🍏. Gainera basoan kizkia erabiltzeko aukera  izan dugu! Naturarekin bat eginda, elkar ezagutzeko, ikasteko eta gozatzeko aukera bikaina izan da. 💚 🎥 Jarraian ikusgai duzue bideoa

BASO ESKOLA URRIAK 22

  Udazkeneko fruituak ezagutzen 🍂🌰 Kaixo familiak! Udazkena kolorez beteta dator! Aste honetan 1. mailako ikasle eta irakasleok basora joan gara udazkeneko fruituak ezagutzera. Hostoen artean ibili gara, eta i gaztainak biltzen aritu gara. Txikiak eta handiak, leunak eta pikortsuak, denak izan dira guretzat erabilgarriak!  Bildutako gaztainekin eskulan polit bat prestatu dugu.  🎥 Jarraian ikusgai duzue bideoa.