Saltatu eta joan eduki nagusira

Balenciaga museoa

Asteartean, ekainaren 3an, Getariara irteera bat egin genuen. Bertan, Balenciaga museoa bisitatzera joan ginen eta norberak sortutako kamiseta politekin itzuli ginen. Primeran pasatu genuen!

Hementxe duzue egun horretako bideoa.


Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Naturan hazi eta hezi

  1.mailako ikasleak 2 astean behin Baso Eskolara joaten gara. Eskolan motxilak prestatu eta basorako bideari ekiten diogu... Basoaren kanpoaldera iristean, bertan bizi diren animaliei basoan sartzeko baimena eskatzen diegu eta beti baiezkoa izaten da haien erantzuna! Basoan jolasteko, ikertzeko eta naturaz gozatzeko aukera izaten dugu ( argazkietan ikusi daitekeen bezala)

Fanderiako errota

  Azaroaren bukaeran, Oreretako Fanderiako errota bisitatzera joan ginen. Asko ikasi genuen eta bertako parkean zoragarri pasa genuen!! Argazki gehiago ikusteko, sartu  hemen.

IZAN GAITEZEN PIRATAK!

Martxoaren 17 eta 18an Pasaia Donibanen kokaturik dagoen Piraten etxean egon ginen 1.mailako ikasleak. Euskal piraten istorioak eta haien abenturak gertutik ezagutzeko aukera izan genuen, baita haiek bezala itsasontzian bidaiatzeko aukera bizitu ere. Erronka eta proba asko gainditu behar izan genituen altxorraren mapa lortzeko eta gure indarrak batzean, altxorra aurkitzea lortu genuen!  Auupaaaaa ELATZETAKO PIRATAK!  Esperientzia mundiala izan zen eta zoragarri pasatu genuen elkarrekin! Hurrengora arte piratak, aio pelaio!  Esteka honetan  egun polit hauen bideoa ikusgai.