Saltatu eta joan eduki nagusira

IZAN GAITEZEN PIRATAK!

Martxoaren 17 eta 18an Pasaia Donibanen kokaturik dagoen Piraten etxean egon ginen 1.mailako ikasleak.

Euskal piraten istorioak eta haien abenturak gertutik ezagutzeko aukera izan genuen, baita haiek bezala itsasontzian bidaiatzeko aukera bizitu ere.

Erronka eta proba asko gainditu behar izan genituen altxorraren mapa lortzeko eta gure indarrak batzean, altxorra aurkitzea lortu genuen! 

Auupaaaaa ELATZETAKO PIRATAK!  Esperientzia mundiala izan zen eta zoragarri pasatu genuen elkarrekin!

Hurrengora arte piratak, aio pelaio! 

Esteka honetan egun polit hauen bideoa ikusgai. 

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

🏴‍☠️ LH 1. mailakoak Pasaiara: Piraten abentura hasi da!

Gaur goizean, gure LH 1. mailako ikasleak ilusioz kargatuta irten dira Aterpera, Pasaiako Piraten Etxera! Gaur eta bihar (martxoak 26 eta 27), itsasoko istorioak, altxorrak eta lagunarteko une ahaztezinak bizitzeko aukera izango dute. Badakigu etxean gogoz zaudetela hauen berri izateko, beraz, egunean zehar ateratzen ditugun argazkiak karpeta honetan partekatuko ditugu: 📸 Ikusi argazkiak hemen Oharra: Karpeta eguneratzen joango gara aukera dugun neurrian. Goza dezatela abenturaz!

BASO ESKOLA URRIAK 1

  Baso eskolako lehen abentura 🌿✨ Bueltan gara! Ikasturte berri honetan, 1. mailako ikasle eta irakasleok lehen aldiz baso eskolara abiatu gara,eguraldi bikainak lagunduta. Gaia sagarrak izan dira. Bidean sagarrondo ederrak bilatu ditugu,,  baserrietan sagarra nola biltzen den ikasi dugu, eta sagardoa egiteko sekretu txiki batzuk ere deskubritu ditugu 🍏. Gainera basoan kizkia erabiltzeko aukera  izan dugu! Naturarekin bat eginda, elkar ezagutzeko, ikasteko eta gozatzeko aukera bikaina izan da. 💚 🎥 Jarraian ikusgai duzue bideoa

BASO ESKOLA URRIAK 22

  Udazkeneko fruituak ezagutzen 🍂🌰 Kaixo familiak! Udazkena kolorez beteta dator! Aste honetan 1. mailako ikasle eta irakasleok basora joan gara udazkeneko fruituak ezagutzera. Hostoen artean ibili gara, eta i gaztainak biltzen aritu gara. Txikiak eta handiak, leunak eta pikortsuak, denak izan dira guretzat erabilgarriak!  Bildutako gaztainekin eskulan polit bat prestatu dugu.  🎥 Jarraian ikusgai duzue bideoa.