Saltatu eta joan eduki nagusira

Baso eskolako txangoa


Urriak 16an, 2.mailakoak baso eskolara joan ginen.

Goiz zoragarria pasa genuen eta gau beltzerako gaztain mordoa bildu genuen!!

Argazki gehiago ikusteko, sartu hemen.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

AITONA-AMONAK IKASTETXEAN!

Lehen hiruhilabete honetan, 2. mailako ikasleak familia gaia landu dugu. Eta hau lantzen ari ginela zenbait galdera etorri zitzaikigun burura: nolakoa zen gure aitona-amonen eskola? zertara jolasten zuten?... Galdera huek eta gehiagoren erantzuna bilatzeko asmoz, aitona-amonak gonbidatu genituen Elatzera. Aitona-amona ugari etorri ziren eta gure galderak pozik erantzun zituzten. Oso gustura egon ginen beraiek txikitako pasarteak entzuten.  Horrenbestez, aitona-amonak berriro beste egun batean gonbidatzea pentsatu genuen; baina oraingo honetan, beraien txikitako jolasak sortu eta hauekin jolastera. Kaniken zirkuituak, txapa laisterketak, zankoak edota trapuzko panpinak egin genituen. Zein ongi pasa genuen!  Ekintza oso arrakastatsua izan zen eta seguru daude noizbait errepikatuko dugula. Hemendik, mila esker parte hartu zuten aitona-amona guztiei, beste bat arte!  Laburpen bideoa ikusteko, egin klik hemen . 

IRRISARRI LANDEKO ABENTURAK

Ikasturte hasieran, urriak 9-10an 2. mailako ikasleak Irrisarri Land-era bisita egin genuen. Bertako tirolinetan, zubi tibetarrean, ur jolasetan, jolas txokoan... asko disfrutatu genuen!   Ondorengo bideoan eta argazkietan ikusi ditzakezue han bizitutako momentu ederrenak! Ea gustatzen zaizuen!  Bideo eta argazkiak ikusteko, egin klik hemen!

Naturan hazi eta hezi

  1.mailako ikasleak 2 astean behin Baso Eskolara joaten gara. Eskolan motxilak prestatu eta basorako bideari ekiten diogu... Basoaren kanpoaldera iristean, bertan bizi diren animaliei basoan sartzeko baimena eskatzen diegu eta beti baiezkoa izaten da haien erantzuna! Basoan jolasteko, ikertzeko eta naturaz gozatzeko aukera izaten dugu ( argazkietan ikusi daitekeen bezala)