Saltatu eta joan eduki nagusira

Endaneara irteera!

Elatzetako 2. mailako ikasleak 3. hiruhilabetean landareak eta zomorroak landu ditugula aprobetxatuz,  Endaneara irteera egin genuen. Bertako landareak ikusteaz gain, landare txiki bat erosteko aukera ere izan genuen, a ze zortea! 

Elatzetara itzulera bidean, urdanibia parkean geratu ginen. Eguraldi zoragarria lagun genuela aprobetxatuz, bertan bazkaldu eta jolasten ibili ginen. 

Egun honetako laburpen bideoa ikusteko, sartu hemen! 

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

🏴‍☠️ LH 1. mailakoak Pasaiara: Piraten abentura hasi da!

Gaur goizean, gure LH 1. mailako ikasleak ilusioz kargatuta irten dira Aterpera, Pasaiako Piraten Etxera! Gaur eta bihar (martxoak 26 eta 27), itsasoko istorioak, altxorrak eta lagunarteko une ahaztezinak bizitzeko aukera izango dute. Badakigu etxean gogoz zaudetela hauen berri izateko, beraz, egunean zehar ateratzen ditugun argazkiak karpeta honetan partekatuko ditugu: 📸 Ikusi argazkiak hemen Oharra: Karpeta eguneratzen joango gara aukera dugun neurrian. Goza dezatela abenturaz!

ALTZO 2026

Gorputzaren proiektuarekin batera , Altzoko Handiaren historia ezagutzen aritu gara gelan. Oso bitxia iruditu zaigu jakitea nolakoa izan zen eta zergatik den hain ezaguna gaur egun ere  Migel Joakin Eleizegi . Ikasitakoa gertutik ezagutzeko, Altzora irteera egin dugu. Herria ezagutu dugu eta Altzoko Handiaren hezurrak lurperatuta dauden hilerria ikusteko aukera ere izan dugu. Gainera, bere omenez egindako harrizko estatuak ikustea izugarria izan da… benetan erraldoia izan zen! Oso egun polita pasa dugu, eta eguraldia lagun izanik, ibilardia primerakoa izan da! 📹📹📹 Hemen duzue gure irteeraren bideoa. Eskerrik asko, Altzo ! Eta eskerrik asko, Altzoko Handia !

Piraña eta Gorilak Irrisarrin!

Maiatzaren 7 eta 8an Elatzetako 2.mailako ikasleak Irrisarrin egon ginen gaua pasatzen. Baxi topatu nahian mila abentura bizi izan genituen eta ezin hobeto pasa genuen! Zeinen ondo pasa genuen ikusi nahi baduzue, hona hemen laburpen bideoa .