Saltatu eta joan eduki nagusira

Elatzetako oilategia berriz ere martxan!

 LH2. mailakoak ikasturte honetan berriz ere oilategia martxan jarri dugu. 2. hiruhilabetean, oilategiaren inguruan ikertu, nola hobetu eta martxan jartzeko behar genituen material eta tresnak zerrendatu ostean, lanean hasi gara! 

Horretarako 1. mailako eta HH-5 urteko gelakoen languntza ere izan dugu. Proiektua beraiei azaldu ostean, txitak zaintzen lagundu gaituzte. 

Gure proiektua ikusi nahi duzuela? Hemen laburpen bideoa! 

Argazki eta bideo gehiago ikusi nahi badituzue, sartu hemen. 




Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

🏴‍☠️ LH 1. mailakoak Pasaiara: Piraten abentura hasi da!

Gaur goizean, gure LH 1. mailako ikasleak ilusioz kargatuta irten dira Aterpera, Pasaiako Piraten Etxera! Gaur eta bihar (martxoak 26 eta 27), itsasoko istorioak, altxorrak eta lagunarteko une ahaztezinak bizitzeko aukera izango dute. Badakigu etxean gogoz zaudetela hauen berri izateko, beraz, egunean zehar ateratzen ditugun argazkiak karpeta honetan partekatuko ditugu: 📸 Ikusi argazkiak hemen Oharra: Karpeta eguneratzen joango gara aukera dugun neurrian. Goza dezatela abenturaz!

BASO ESKOLA URRIAK 1

  Baso eskolako lehen abentura 🌿✨ Bueltan gara! Ikasturte berri honetan, 1. mailako ikasle eta irakasleok lehen aldiz baso eskolara abiatu gara,eguraldi bikainak lagunduta. Gaia sagarrak izan dira. Bidean sagarrondo ederrak bilatu ditugu,,  baserrietan sagarra nola biltzen den ikasi dugu, eta sagardoa egiteko sekretu txiki batzuk ere deskubritu ditugu 🍏. Gainera basoan kizkia erabiltzeko aukera  izan dugu! Naturarekin bat eginda, elkar ezagutzeko, ikasteko eta gozatzeko aukera bikaina izan da. 💚 🎥 Jarraian ikusgai duzue bideoa

BASO ESKOLA URRIAK 22

  Udazkeneko fruituak ezagutzen 🍂🌰 Kaixo familiak! Udazkena kolorez beteta dator! Aste honetan 1. mailako ikasle eta irakasleok basora joan gara udazkeneko fruituak ezagutzera. Hostoen artean ibili gara, eta i gaztainak biltzen aritu gara. Txikiak eta handiak, leunak eta pikortsuak, denak izan dira guretzat erabilgarriak!  Bildutako gaztainekin eskulan polit bat prestatu dugu.  🎥 Jarraian ikusgai duzue bideoa.