Saltatu eta joan eduki nagusira

AITONA-AMONAK IKASTETXEAN!


Lehen hiruhilabete honetan, 2. mailako ikasleak familia gaia landu dugu. Eta hau lantzen ari ginela zenbait galdera etorri zitzaikigun burura: nolakoa zen gure aitona-amonen eskola? zertara jolasten zuten?...

Galdera huek eta gehiagoren erantzuna bilatzeko asmoz, aitona-amonak gonbidatu genituen Elatzera. Aitona-amona ugari etorri ziren eta gure galderak pozik erantzun zituzten. Oso gustura egon ginen beraiek txikitako pasarteak entzuten. 

Horrenbestez, aitona-amonak berriro beste egun batean gonbidatzea pentsatu genuen; baina oraingo honetan, beraien txikitako jolasak sortu eta hauekin jolastera. Kaniken zirkuituak, txapa laisterketak, zankoak edota trapuzko panpinak egin genituen. Zein ongi pasa genuen! 

Ekintza oso arrakastatsua izan zen eta seguru daude noizbait errepikatuko dugula. Hemendik, mila esker parte hartu zuten aitona-amona guztiei, beste bat arte! 

Laburpen bideoa ikusteko, egin klik hemen



Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

BASO ESKOLA URRIAK 1

  Baso eskolako lehen abentura 🌿✨ Bueltan gara! Ikasturte berri honetan, 1. mailako ikasle eta irakasleok lehen aldiz baso eskolara abiatu gara,eguraldi bikainak lagunduta. Gaia sagarrak izan dira. Bidean sagarrondo ederrak bilatu ditugu,,  baserrietan sagarra nola biltzen den ikasi dugu, eta sagardoa egiteko sekretu txiki batzuk ere deskubritu ditugu 🍏. Gainera basoan kizkia erabiltzeko aukera  izan dugu! Naturarekin bat eginda, elkar ezagutzeko, ikasteko eta gozatzeko aukera bikaina izan da. 💚 🎥 Jarraian ikusgai duzue bideoa

BASO ESKOLA URRIAK 22

  Udazkeneko fruituak ezagutzen 🍂🌰 Kaixo familiak! Udazkena kolorez beteta dator! Aste honetan 1. mailako ikasle eta irakasleok basora joan gara udazkeneko fruituak ezagutzera. Hostoen artean ibili gara, eta i gaztainak biltzen aritu gara. Txikiak eta handiak, leunak eta pikortsuak, denak izan dira guretzat erabilgarriak!  Bildutako gaztainekin eskulan polit bat prestatu dugu.  🎥 Jarraian ikusgai duzue bideoa.