Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: martxoa, 2026

ALTZO 2026

Gorputzaren proiektuarekin batera , Altzoko Handiaren historia ezagutzen aritu gara gelan. Oso bitxia iruditu zaigu jakitea nolakoa izan zen eta zergatik den hain ezaguna gaur egun ere  Migel Joakin Eleizegi . Ikasitakoa gertutik ezagutzeko, Altzora irteera egin dugu. Herria ezagutu dugu eta Altzoko Handiaren hezurrak lurperatuta dauden hilerria ikusteko aukera ere izan dugu. Gainera, bere omenez egindako harrizko estatuak ikustea izugarria izan da… benetan erraldoia izan zen! Oso egun polita pasa dugu, eta eguraldia lagun izanik, ibilardia primerakoa izan da! 📹📹📹 Hemen duzue gure irteeraren bideoa. Eskerrik asko, Altzo ! Eta eskerrik asko, Altzoko Handia !

BASO ESKOLA OTSAILAK 22

  Otsailaren 22an Baso Eskolara joan ginen. Negua bukatzear dago eta badirudi pixkanaka-pixkanaka lurra esnatzen hasia dela. Bertan egondako azken egunean  Santa Agedako koplak abestu genituen, makilekin lurra kolpatuz, lurrari esnatzeko eskatzeko. Eta badirudi gure eskaerak entzun dituela! Oraingoan, basoan hastear den udaberriaren lehen seinaleak ikusten hasi gara: kolore berriak, mugimendua eta naturaren esnatzea. Giro horretan, basoak ematen dizkigun materialak erabiliz   gorputz desberdinak sortzen aritu gara. Sormen handiz eta naturarekin jolasean, azkar batean pasa zaigu goiza! 📹📹📹 Ikusi bideoa hemen