Meatzeen eta meatzarien arrastoetan ⛏️⛰️ Beste behin, baso eskolako motxilak hartu eta abenturan murgildu gara! Aste honetan, gaia meatzeak eta meatzariak izan dira. Aiako Harrien parean egin dugu geldialdia, bertako mendiek gordetzen dituzten istorio eta sekretuak ezagutzeko. Garai bateko meatzarien bizimodua nolakoa zen ikasi dugu: nola lan egiten zuten, zer tresna erabiltzen zituzten eta zer nolako ausardia zuten! Haize biziak basoan barneratzea eragotzi digu, baina auzoko parkean geldialdia egin eta bertan jolasean jarraitu dugu. 🎥 I kusgai duzue bideoa
Udazkeneko fruituak ezagutzen 🍂🌰 Kaixo familiak! Udazkena kolorez beteta dator! Aste honetan 1. mailako ikasle eta irakasleok basora joan gara udazkeneko fruituak ezagutzera. Hostoen artean ibili gara, eta i gaztainak biltzen aritu gara. Txikiak eta handiak, leunak eta pikortsuak, denak izan dira guretzat erabilgarriak! Bildutako gaztainekin eskulan polit bat prestatu dugu. 🎥 Jarraian ikusgai duzue bideoa.