Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: martxoa, 2024

LH2 - 2. hiruhilabete bukaerako irteera

Martxoaren 22an. LH2. mailako ikasleak Oiartzungo gurutze auzora joan ginen oinez, egun pasa. Bide luzea oinez egin ondoren Gurutzeko frontoira iritsi ginen.  Ikasle batzuk bertan jolasten geratu ziren bitartean beste batzuk Gurutzen dagoen Beloagako gazteluaren aztarnak ikustera joan ziren.   Egun zoragarria pasa ondoren, eskolara oinez itzuli ginen. Denak elkar agurtu eta gero, oporretara goaz! Disfrutatu, eta azken txanparako indarrak hartu!  Ikusi gure egun pasaren bideoa! 

Elatzetako oilategia berriz ere martxan!

 LH2. mailakoak ikasturte honetan berriz ere oilategia martxan jarri dugu. 2. hiruhilabetean, oilategiaren inguruan ikertu, nola hobetu eta martxan jartzeko behar genituen material eta tresnak zerrendatu ostean, lanean hasi gara!  Horretarako 1. mailako eta HH-5 urteko gelakoen languntza ere izan dugu. Proiektua beraiei azaldu ostean, txitak zaintzen lagundu gaituzte.  Gure proiektua ikusi nahi duzuela? Hemen laburpen bideoa!  Argazki eta bideo gehiago ikusi nahi badituzue, sartu hemen.