Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: urtarrila, 2024

AITONA-AMONAK IKASTETXEAN!

Lehen hiruhilabete honetan, 2. mailako ikasleak familia gaia landu dugu. Eta hau lantzen ari ginela zenbait galdera etorri zitzaikigun burura: nolakoa zen gure aitona-amonen eskola? zertara jolasten zuten?... Galdera huek eta gehiagoren erantzuna bilatzeko asmoz, aitona-amonak gonbidatu genituen Elatzera. Aitona-amona ugari etorri ziren eta gure galderak pozik erantzun zituzten. Oso gustura egon ginen beraiek txikitako pasarteak entzuten.  Horrenbestez, aitona-amonak berriro beste egun batean gonbidatzea pentsatu genuen; baina oraingo honetan, beraien txikitako jolasak sortu eta hauekin jolastera. Kaniken zirkuituak, txapa laisterketak, zankoak edota trapuzko panpinak egin genituen. Zein ongi pasa genuen!  Ekintza oso arrakastatsua izan zen eta seguru daude noizbait errepikatuko dugula. Hemendik, mila esker parte hartu zuten aitona-amona guztiei, beste bat arte!  Laburpen bideoa ikusteko, egin klik hemen .