Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: apirila, 2025

ALTZOKO HANDIA EZAGUTZEN

Udaberriko oporrak hartu aurretik, 1. mailako ikasleak Altzora hurbildu ginen. Gelan Altzoko Handiaren istorioa ezagutu genuen eta hain interesgarria iruditu zitzaigun, gehiago jakiteko gogoz geratu ginela. Horregatik Miguel Joakinen herria ezagutzea ideia ona iruditu zitzaigun.  Koalak eta Ajoloteak Altzora iritsi ginenean, ginkana batean parte hartu genuen taldeka eta Handiaren baserria, bere txokoak eta bere aztarnak deskubritu genituen! Primeran pasatzeaz gain, eguraldi zoragarriaz gozatu genuen.   Egun horretako bideoa esteka honetan ikusgai duzue. 

Endaneara irteera

Landare eta animalien proiektuarekin lotuta, Endaneara irteera egin dugu. Bertan, landare mota ezberdin pila bat zeuden eta bakoitzak landare bat prezio berezian erosteko aukera izan dugu. Bertako parkean gozatzeko aukera ere eduki dugu! Endanean egon ostean, Urdanibiako parkera joan gara, eta han bazkaldu eta jolastu dugu. Primerako eguna izan da!! Hona hemen irteerako bideo labur bat eta argazki guztiak.